XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alako irakurlerik, gaitz.

Bere Cantico auxe da.

Noraño igo ditekean Jainkoaren liburuaren irakurle bat!.

Gaur-gaurkoak Zumaiko aingeru, Plorentxi Sorazu, ere maizeko irakurle gogotsu oietako bat noski.

Bazirudian Izadiak berak ere Jainkoaz itzegiten ziola eta Onengana jasotzen zuala.

Aski zuan igelen kanta aditzea, bere gogoa Jainkoaganaño jasoa izateko.

Ona bere itzek: Goizeko iruretan galeper baten pox-poliñak esnatu ninduan.

Izakien maitasun izkera au berriz aditzean, zorionekotzat jo nuan nere burua.

Andik aurrera, edozer gauzak Jainkoaz itz egiten zidan eta Beragana jasotzen ninduan.

Bei baten marruma, edo txakur baten zaunka aditu utsarekin, gora aldatzen nintzan, jainkozko lurralde edo erri batera eta an dana zan egokitasuna, an Jainkoa bakar-bakarrik bizi zan Sortzaille ta Eusle bezela, Izadia bizi erazten....

Bere kide-kidea, jainkozko-emakume otsetan Lekeition ilberri dan eibartar Maria Unzetabarrenetxea.

Bere bizitz-liburua eskuartean daukat.

Andik jasotzen dizut: (...).